XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) egiazko gizartea, gizarte eraginkorraren sendimenduen jabe izateko, hor duk bi prokuradoreen arteko liferentzia.

So egik, liberazione famatu hartara jiteko entzuten dituk oraiko gazte revisionista horiek, beren ustez historia ikasi dutela edo ondoko urtean sartzeko txoxten kixkil bat galdegina baitzaie, duela bost minutako historia hasten dituk karrakatzen, baleki bale sobera akitzen balira edo...

izen ateratzen hasten dituk, holako familiakoa, eta ez duk ardura bekaizkeria baizik, hau gerla denboran petinista zela eta 1945eko maiatzaren lehenean FFIetan sartu, eta Baionako auzapeza izan, halarik ere.

Zozoak!

Hola duk arizan behar!

Tokian tokiko eta mementoan mementoko gizartearen arauen errespetatzea hori duk.

Behar dik gazte, ezjakin eta buru hutsa izan horren ez ulertzeko.

Eta poxi bat bihurria ere iduritzen zaidak.

Bon, onartzen diat, memento horretan, lotura egiten delarik bi politika sistemen artean, populuak bere atsedenak behar baititu, badaitekek karrikan bilaixka batzu izatea, bizpahiru emazte moxte edo, funtsean bazitekean horiekin hoberik egiteko, e?

Ipurdi bero horiekin?

HERVÉ.- Bainan oraiko gizarte gidarian, klase manatzaileetan preseski, ezagutua da bilaixka horietan eginak gehiegikeriak zirela.

Hori da gertatzen jujatzen delarik herra minean, edo preseski karrika kaldan delarik, kalda horretan eginak izan diren xoxokeriak.

Ez zaizu iduri zuri hutsa egiten ahal duzula trenkatzean.

Bereziki egun hartan estatu txarrean, zainak puxka bat airean baldin baditutzu?

PROKURADOREA.- Kasu prokuradoreek ez dute jujatzen, nik ez diat erantzunkizunik epaian; prokuradore baten betekizuna ez duk hor, ikerle funtzioa dik.

Prokuradore ona duk zigorren Amazonian, sasi ezezagunetan (...)